Niri buruz

01.

Ume bizkorra izan nintzen. Hitz egiten goiz hasi nintzela-eta, harro agertu izan da beti ama. Txikitandikoa dut hizkuntzetarako grina (berritsua nintzen batzuentzat; berbalapikoa, besteentzat). Etxekoek bultzatu egin zuten gaitasun hori, eta berehala nabarmendu nintzen hizkuntzatan, ingelesean batik bat.
02.

Ezer ez da kasualitatea. Berezkoa dudan bidaiazaletasuna izan da nire lanbiderako akuilurik onena. Pozik esan dezaket mundu zabal honetako txokoetatik dezente ezagutu ditudala. Jakin badakit, hala ere, beste hainbeste dauzkadala ezagutzeke.
03.

Seinalez betetako bide bat. Eskolan helburu akademikoetan pentsatzeko unea iritsi zenean, gida eta froga guztiek bideratzen ninduten toki berera: hizkuntzak, kulturak, lengoaiak eta komunikazioa.
04.

Eta helmuga bakar bat. Zalantzak izan nituen, filologia ala kazetaritza (puntako kazetaria nintzatekeen urruneko herrialderen batean!), itzulpengintza eta interpretazioaren berri izan nuen arte. Nire neurrira egindako ikasketak, alajaina! Garai hartan (olagarro honi hasia baitzaio ilea urdintzen), ez ziren asko halakorik eskaintzen zuten unibertsitateak, eta horrexek are erakargarriago egiten zuen guztia.
05.

Granada nire zain! Kulturen arragoa, bidegurutzea eta antzinaroaren muga Ekialdearen eta Mendebaldearen artean.
06.

Bidaia luze baten lehen kilometroak. Maleta eskuan hartuta osatu nuen nire prestakuntza, atzerrian batetik bestera: Toulouse, Edinburgo…
07.

Garroek etxera ekarri ninduten berriz: Vitoria-Gasteizera. Bentosetan itsatsirik, batetik, itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura eta, bestetik, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak emandako zinpeko itzultzaile-interprete izendapena (2303 zk.), 2000. urtean enpresa bat sortzearen ozeanoan barrena murgildu nintzen.
08.

Itzulpengintza eta interpretazioa dira nire bi pasioak eta bizibideak.  Entzungailuak, mikrofonoa, smartphonea, hiztegi on bat eta boligrafo bat garro bakoitzean. Besteek ulertzen ez dituzten hitzak ditut lanabes, pertsonen eta enpresen arteko distantziak txikitzea helburu.

Non lana, han garroa

01.

Itzulpen orokorra hizkuntza guztietan
Zabalkunderako testuak, enpresen aurkezpenak, web orriak, marketin-testuak, publizitatea, ikerketa akademikoak…

02.

Zinpeko itzulpena eta itzulpen juridikoa
Itzulpen ofizial eta egiaztatuak, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak izendatutako zinpeko itzultzaile-interpreteek eginak eta, beraz, baliagarriak erakunde publiko guztietarako. Kontratuak, akordioak, hitzarmenak, sozietateetako dokumentuak eta beste hainbat itzulpen juridiko.

03.

Itzulpen teknikoa eta zientifikoa
Eskuliburu teknikoak, espezifikazioak, entsegu teknikoak, ingeniaritza zibileko memoriak, baldintza-pleguak, etiketak eta beste hainbat itzulpen tekniko. Patente-eskabideak, entsegu zientifikoak, aurrerapen medikoak, produktu-txostenak eta beste hainbat itzulpen zientifiko.

04.

Itzulpen ekonomiko-finantzarioa
Urteko kontularitzak, balantzeak, ikuskaritza-txostenak, inbertsio-fondoak…

05.

Biltzarretako interpretazioa eta loturazkoa
Esan osteko eta aldi bereko interpretazioa mota guztietako ekitalditan. Loturazko interpretazioa bileratan, prentsaurrekoetan edota bisita komertzial eta teknikoetan. Bideokonferentziak eta beste hainbat.

06.

Auzitegietako interpretazioa eta interpretazio soziala
Auzitegietan edota arbritaje-epaimahai baten aurrean egin beharreko zinpeko interpretazio ofizial eta egiaztatuak, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak izendatutako itzultzaile-interpreteek eginak. Interpretazio soziala gizarte zerbitzuetan, ospitaleetan, eskoletan eta beste hainbatetan.

07.

Azpitituluen itzulpena. Testu eta dokumentuen berrikuspena eta zuzenketa. Audioen transkribapena
Azpitituluen itzulpena. Berrikuspen eta zuzenketa ortotipografiko eta estilistikoa. Audio- eta bideo-grabazioen transkribapena.

08.

Irakaskuntza
Esan osteko interpretazioko ordezko irakasle UPV/EHUn. Ingeleseko irakasle UNEDen. Eta, aisialdian, hizkuntzen eta itzulpengintzaren inguruko nire hausnarketak argitaratzen ditut nire blogean (octoblog) eta instagramen (@nekane_says).

Bidal iezadazu mezu bat botilan

Edo, hotsak eta ahotsak nahiago badituzu...

Deitu zenbaki hauetara: 945 261 533 / 639 722 450

Nena Translation Services, S.L.